Amedoren deklarazioak «nahasgarriak» direla esan du Brouard-en familiak
Luis Morcillok epailearen aurrean deklaratu du gaur goizean Santi Brouarden kasuari buruz. Morcillok Brouarden hilketa onartu egin du epailearen aurrean. Bideokonferentzia bidez eman ditu azalpenak.
Jose Amedok Bilboko epaitegian salaketa jarri zuen urte hasieran Morcilloren kontra, Brouard auziarekin lotuta. Amedok ustez Morcillorekin izandako elkarrizketa batean Brouard Morcillok berak hil zuela eta agindua Sancristobalek eman zuela esan zuen Amedok, eta elkarrizketa grabatuta zeukala. Horren transkripzioa aurkeztu zuen epaitegian, Morcilloren aurkako salaketa jartzeko.
Santi Brouard zenaren familiak adierazi duenez, Morcillo ez da gauzak argitzera etorri, eta «beti ibili diren modura gauzak nahasten ari dira».
Hasteko, bideokonferentzia bidezko formatua «ez dela erabilgarria» salatu dute, «batzuetan bai besteetan ez entzuten delako».
Bestetik, horiekin «tentu handiz» ibili behar dela esan dute. «Orain artekoa ez da serioa izan eta ez doa inora», adierazi dute. «Gaurkoa beste pausu bat izan arren fruitu gutxi eman ditu», diote. Halan eta be, familiak «gainean» egongo dela adierazi du, «fruiturik atera daitekeen ikusteko».