Markina-Xemeingo Udalak bizikletak ibiltzeko bide gorria luzatzeko beharrak egiten ari da. Orain arteko bideari jarraipena emoteko, kiroldegi paretik datorren bidea Aldaola kalean luzatzen ari dira langileak. Fase honetan, Boluko zubiraino egingo dute bide gorria, eskolara arte. Udalak adierazi duenez, helburua herri osoan bide gorriak egotea da, bizikletaz ibili ahal izateko.