Elixabete Zubiaga eta beste hamar lagun absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du D3Mko eta Askatasuneko 11 kideen absoluzioa. Auzitegi Nazionalak iazko ekainaren 18an absolbitu egin zituen denak, eta atzo berretsi egin zuen erabaki hori Gorenak. Absolbituen artean dago Elixabete Zubiaga, Lekeitiogaz lotura estua dauka.
Auzitegi Gorenak emandako ebazpenaren kontra helegitea aurkeztu zuen fiskalak. Horren aurrean, Auzitegi Gorenak nabarmendu du ez dela nahikoa «ETAren inguruko erakundeen aldeko hauteskunde kanpainan aktiboki parte hartzea» ETAko kide izatea egozteko.
Atzoko Auzitegi Gorenak absolbitu zuten Elixabete Zubiagak adierazi duenez, absoluzioak «politika egiteko eskubidea badaukatela» erakusten du. «Politika egiteagatik eta gure eskubide zibil eta politikoak defendatzeagatik daude hainbat euskal herritar auziperatuta edo kartzelan, eta gure sumarioaren emaitza absoluzioa izan bada be, beste kasu askotan oso txarto amaitzen dira», dio.
Guzti horregatik, euren epaia «hurrengo datozenen islada» izatea espero duela adierazi du Zubiagak. «Ea etorkizunean ez den beste euskal herritar bat bera be politika egiteagatik edo eskubide zibil eta politikoak defendatzeagatik auzipetzen edo kartzelaratzen», adierazi du Zubiagak.