Leartiker zentro teknologikoak irudi berria eta
webgunea (www.leartiker.com) aurkeztu ditu. Bada, aurrerantzean, elementu kimiko askoren oinarrian aurkitzen den logoa izango da Leartikerren marka. Bide beretik, webguneak zentroak egiten dituen lanak zabalduko ditu.
Egun, 30 profesional baino gehiago daude lanean Leartikerren. Horiek guztiak, polimeroen zein elikagaien teknologien ikerkuntzan edota proiektu berritzaileen garapenean dira adituak.

Horretaz gain, Markina-Xemeingo zentroan enpresei merkatu berrietan modu lehiakorrean kokatzen laguntzen die Leartikerrek enpresari barriei.
Besteak beste, ondoko herrialdeetako ikerlariekin dihardu lanean Lea-Artibaiko zentro teknologikoak: Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Austira, Portugal eta Norvegia. Eta Europa osoko ehun enpresei be zerbitzuak eskaintzen dizkie.