Oinarrizko Informatika ikastaroak doan egin ahalko ditu herritarrak, Berriatuan
KZ Gunearen bitartez, oinarrizko informatika ikastaroak doan egiteko aukera emongo die Berriatuko Udalak herritarrei. Hala, hainbat ikastarotan izena emon ahalko dute: Google Apps, Sare sozialak 2.0, Software Librea…
Ikastaroetan interesa dutenek eskaera orria bete eta udaletxean bertan aurkezteko aukera izango dute. Dena den, posta elektroniko bidez be egin ahalko dute, aipatu orria udala@berriatua.org helbidera bidalita. Era batera zein bestera eginda, hilaren 22a baino lehen izena emon beharko dute. Izena emondako jendearen arabera antolatuko dituzte taldeak, egunak zein ordutegiak.
Ikastaroak
– e-Admnistrazioa. 20 ordu.
-Google Apps. 20 ordu.
-OInarrizko Interneta. 20 ordu.
-Irudia eta soinua. 14 ordu
-Sare Sozialak 2.0. 14 ordu
-Software Librea. 12 ordu
-Beste ezagutza batzuk. 4 ordu.