Pedro Alkorta mutrikuarrak Euskadiko Herri Kirol federazioko lehendakaritza utzi du
Euskadiko Herri Kirol Federazioak lehendakari berria dauka, eta horrekin batera zuzendaritza batzorde berria. Pedro Alkorta mutrikuarra izan da azken legealdiko lehendakaria, baina 2012ko abendutik 2013ko martxora bitartean, lehendakaria aukeratzeko hauteskundeak egin dira. Hautagai batek eman du lehendakaria izateko izena. Bera izango da hurrengo lau urteetan arduraduna: Bernardo Ureta Urpe.