Berrikuntza eta guzti dator aurtengo Plazatik Gaztetxera. Apirilaren 26an hasiko da Deban, eta ekainaren 8an amaituko da Markina-Xemeinen. Aurretik, baina, apirilaren 20an, Mutrikun, Plazatik Gaztetxera Eguna ospatuko dute.
Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar, Soraluze, Mendaro eta Markina-Xemeingo gazte asanbladek egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguna ahalik eta borobilena izatea helburu, tartean, orain arte Plazatik Gaztetxerako txapeldunak izan direnen saioa egongo da. Hurrengo bertsolariek kantatuko dute berton: Iñigo Eizagirre (2002ko irabazlea), Iñaki Apalategi (2003), Oihana Bartra (2004), Xabi Astigarraga (2005), Gorka Ostolaza (2006), Agin Rezola (2007), Jokin Labaien (2008), Unai Gaztelumendi (2009), Ander Lizarralde (2010), Ane Labaka (2011) eta Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal (2012).