Txakurren kakak batzen ez dituzten jabeei isuna jarriko die Udalak
Markina-Xemeingo Udalak txakurren kakak batzen ez dituzten jabeei isuna jartzen hasiko dela jakin eragin du.
Erabakiaren helburua «kaleak garbi eta txukun mantentzea» dela esan dute, «denon onerako».
Ordenantza aplikatzea
Lehendik be ordenantza bat onartuta zegoen herrian, baina orain arte ez dela aplikatu izan jakin eragin dute. Hemendik aurrera, ostera, ordenantza aplikatzen eta isunak jartzen hasiko dira.
Horren arabera, «ezingo dira animalien kakak kaleetan, parkeetan, lorategietan, umeak dabiltzan lekuan, eta orokorrean, jendea ibiltzen den lekuetan laga».