Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera emon duenez, atzo arratsaldean Munitibarko 81 urteko bizilagun bat zendu zen, sute batean. Iturri beraren arabera, 18:05ean izan zuten ezbeharraren berri. Dirudienez, baserriaren alboan su egin zuen gizonak, eta alboko pinudi batek su hartu zuen. Suhiltzaileak bertaratu ziren gertaeraren lekura –Zarrabe baserriaren ondora–, su hori itzaltzeko.

Oraindik, Munitibarko bizilaguna nola hil den argitzeke dute; izan be, baliteke suak erreta hil izana, edo erre aurretik hilda egonizana. “Suhiltzaileen buruak azaldu zidanez, zantzuek adierazten dute erre aurretik hilda egon zela; dena den, autopsiak argitu beharko du hori”, adierazi du Munitibarko alkate Iker Belaustegik.
Alkatea “hunkituta eta eta lur jota” geratu zen atzo, ezbeharraren berri izatean, eta familiari eta herritar guztiei animoak helarazi dizkie.