Aitor Abaroa lekeitiarrak irabazi du Euspot lehiaketako publikoaren saria
Euskarazko iragarki laburren lehiaketa da Euspot eta Aitor Abaroa lekeitiarrak publikoaren saria lortu du Ixi Boards izeneko iragarkiagaz. 500 euroko saria lortu du Abaroak.
Sari nagusia Markos Goikolea iruindarrak lortu du Bakoitzak berea. Sarean euskaraz beharragaz. 1.000 euroko saria jasoko du. Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena, ostera, Amaia Urteaga beasaindarrak jaso du, eta 500 euro jasoko ditu Euskara sarean #datsegit beharrari esker.
Beharrak www.euspot.eu webgunean bozkatu ahal izan dira bost egunez, eta horietatik atera dituzte saridunen izenak.
Aurtengo gaia Gazteak, sare sozialak eta euskara izan da.
Lehiaketa Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateak eta Arteman Komunikazioa elkarteak antolatzen dute. Aurten bigarren urtea da lehiaketa antolatu dutena, eta 22 lagunek parte hartu dute.