Udaberriko kanpaina egingo du barikuan eta zapatuan Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak. Bezeroen artean 20 euroko, 30 euroko eta 50 euroko erosketa txartelak banatuko dituzte,
danetara, 2.000 euro baino gehiago.

Zatozteko 2011ko Gabonetako zozketako irabazleak, Errioxan
Kanpainaren bitartez,
herriko dendei eta tabernei ez eze, herriari berari bultzada emon nahi dio elkarteak, jendeari herriaz gozatzeko gonbitea eginaz: «Dendetan udaberriko jeneroa dago aukeran, eta tabernetan be terrazak daude ipinita, jendeak ondo pasa dezan».
Udaberriko kanpaina saltokietan ipiniko da martxan. Herriko 60 bat dendek hartuko dute parte ekimenean. Bezeroek euren izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzi beharko dute zozketa txarteletan, eta zapatuan, saltoki bakoitzak zozketa bat egingo du. «Irabazleei zapatuan, saltokiak ixtean, telefonoz deituko diete», Zatoztek zehaztu duenez. Astelehenean, Zatozteko bulegora joan beharko dute erosketa txartelak jasotzera, 13:00etan. Udaberriko jeneroa erosteko erabili beharko dira gero, txartelok.