Etxe-kaleratzeen kontrako protokoloa egin du Ondarroako Udalak, herritarrei babesa emoteko
Etxetik botatzen dituzten herritarrei babesa eskaini asmoz, etxe kaleratzeen kontrako protokoloa onartu du Ondarroak Udalak.
Horrez gain, azkan udal osoko bilkuran mozioa aurkeztu zuen azken osoko bilkuran, kaleratze horiek oinarritzen diren legea bertan behera lagatzeko eskatuz. Onartutako mozioan, amaitzeko, burujabetza eskatu zuten, etxebizitza politika propioak egin ahal izateko.
Protokoloa onartuta, udalak era horretako egoeretan hartuko duen jarrera zehaztu zuen bilkuran: ongizate batzordearen bidez, udalak babesa eta informazioa eskainiko die kalean geratu behar diren herritarrei; etxe kaleratzeak egitera ukatzen diren udaleko beharginak babestuko ditu; herritarrei banketxe bakoitzak etxe kaleratzeen aurrean daukan jarreraren barri emongo du, eta etxegabetzeen kontra egiten ari dien taldeekin beharra egingo du.