Lander Fernandez estraditatzea berretsi du Italiako Auzitegi Gorenak
Iaz atxilotu zuten Fernandez Erroman, eta estradizioaren kontra helegitea aurkeztu bazuen be, atzera bota du Epaitegi Gorenak. Fernandez santutxuarra da, baina Lekeitiogaz lotura estua dauka.
Espainiako Auzitegi Nazionalak terrorismo delitua egozten dio Lander Fernandezi. Ekainaren 16an atxilotu zuten, eta aurtengo urtarrilaren 16an estraditatzea onartu zuen Italiak. Orain helegitea atzera bota du eta berretsi egin du erabakia Epaitegi Gorenak.
Italiako Justizia Ministerioak estraditazio dekretua ireki eta «epe laburrean» Lander Fernandez Espainiara bidaliko dutela jakin eragin du Europa Press albiste agentziak.