Mutrikuko Udalak portuaren gaineko agerpen zabala egingo du gaur, Zabiel kultur etxean
Herri agerpena 19:00etan izango da. «Portua eta bertan egingo dena ez da udalaren eskumena. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak herriaren nahia, asmoa eta gogoa zein den jakitea beharrezkoa dela uste dugu», nabarmendu du Joseba Palenzuela alkateak. «Horretarako, eta gure nahia kontuan hartua izatea eskatzeko, gure esku dagoen guztia egingo dugu».