Espeziez, kuotez eta etorkizunera begirako erronkez aritu dira Ondarroako II. Legatz Egunaren lehenengo ekimenean
II. Legatz Egunaren egitarauaren baitan, Ohiko Arrantza politika erronka hitzaldia emon zuten atzo, Kofradia Zaharrean, Manuel Palmero (FEGADE), Victor Badiola (OPPAO) eta Carlos Domingueezek (Espainiako Arrantza Saileko idazkaria), Kofradia Zaharrean. Aretoa bete-bete, gaur egun espezie batzuen arrantzuan topatzen dituzten arazoez eta etorkizunera begirako helburuez jardun zuten. Legatz Eguna zapatuan ospatuko da, 12:00etan hasita.