Zapatuan izango da lasterketa,
Italiako Imola zirkuitoan. Lasterketa
European Classic Series txapelketako lehenengoa izango da eta bertan egongo dira lekeitiarrak.
Lasterketan, pilotuek lau orduz egon beharko dute motor gainean, erresistentzia modalitate horretan.
GG Team taldekoek 1.000 zentimetro kubikoko
Guzzi motor bategaz hartuko dute parte. Danera,
56 talde daude, eta GG Team-ekoa izango da horietatik Espainiar estatutik joan den talde bakarra.
Aurten, GG Team taldean Moto Guzzi lantegiko mekanikari italiar bi egongo dira laguntzen.
Lasterketan parte hartuko duten pilotuetako batzuk Jacomo Agostini, Luca Cadalora eta Fredy Spencer dira.
European Classic Series txapelketako
hurrengo lasterketak:
Uztailean: 4 hours Spa Classic (Belgika)
Irailean: Bol D´or Classic (Frantzia)