Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren inguruko batzarra egingo dute bihar Etxebarrian
19:00etan izango da batzarra, udaletxean. Datozen urteei begira Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) zehaztu nahi dute Etxebarrin, eta ondorioz hainbat ekimen egingo dituzte hori garatzeko.
Otsailean batzar bat egin zen eta bertan aipatu zen Etxebarrin euskararen ezagutza eta erabilera zein den jakiteko datu gaurkotuak eta zehatzak beharko liratekeela. Azkenengo diagnostikoa 2010ekoa da, eta barri bat egitea beharrezkotzat jo zen.
Horregatik, diagnostikoa egiteko, galdera sorta prestatu du Euskara Batzordeak. Baliozko tresna izan dadin herrian ahalik eta gehien hedatu nahi du batzordeak, eta horregatik, herritarren eta elkarteen laguntza eskatu dute.
Kontu horiek lotzeko jarri dute hitzordua bihar, eta gonbidapen zabala egin dute ekimena aurrera eroateko.