Markina-Xemeingo Eskupelota Txapelketako partiduak astero jokatuko dira
Martxoaren 24an hasi zen Markina-Xemeingo Eskupelota Txapelketa eta ekainaren 9an jokatuko dira finalak. Tartean, astero-astero jokatuko dituzte partiduak. Domeketan izango dira, 10:00etatik aurrera.
Txapelketan, Markinako Eskupelota Taldeko jokalari danek jokatzen dute, 60 jokalaritik gora. Maila danetakoak dira pelotariak: Prebenjaminak, benjaminak, alebinak, txikiak eta kadeteak alkarregaz, gazteak eta nagusiak.
Ligaxka erara jokatzen dute txapelketa.
Urteak daroaz Markinako Eskupelota Taldeak txapelketa antolatzen. “Garrantzitsua da guretzat txapelketa hau”, diote eskupelota taldekoek. “Nagusientzat ez horrenbeste, baina txikienentzako itzela izaten da, txapelketa batean parte hartzen duten lehenengo biderra izaten da eta”, gaineratu dute.
Domeka honetan be jokatuko dira partiduak, 10:00etan, Markina-Xemeingo frontoian.