
Gernikako Akordioak otsailaren 28an egindako agerraldia; Alkorta dago ezkerrean
Apirilaren 8an kartzelaratzeko agindua jaso eta gero,
gaurtik aurrera edozein momentutan atxilotu ahal dute Urtza Alkorta ondarrutarra.
Horren aurrean, Gernikako Akordioaren sinatzaileek manifestazio isila egingo dute atxiloketaren osteko lehenengo zapatuan, 13:00etan alde zaharretik urtenda.
Gernikako Akordioak adierazi duenez, kartzelaratzeko erabakiak Euskal Herriak pairatzen duen gatazka konpontzeari bidea oztopatzea baino ez dakar, «bakea eta konponbidea lortzeko inoizko aukerak sortu diren garaian».
Espainiako Auzitegi Gorenak bost urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zion Alkortari otsailaren 27an, «ETAri laguntza emotea» leporatuta. Alkorta aurretik kartzelan egon zen, eta zigorraren erdia beteta dauka.