Bateriaren gaineko ikastaro berezia antolatu du biharko Mutriku Rock Kolektiboak
Josu Ervitik emongo du saioa, doan, Zabiel kultur etxeko ganbaran. Bihar 11:30ean bertara joan besterik ez dute egin behar interesatuek, aurrez izena eman beharrik gabe. Ervitik momentuko herramintak eta baliabideak nola erabili erakutsiko du, bai eta teknika berriak eta musika ikuspegi ezberdinak ere.