
Itxaso Martin Zapiain, Ni, Vera liburua eskuan
“Liburuak irakurri badituzu, eta lagunartean komentatzea gustukoa baduzu, zatoz Txomin Agirre udal liburutegira hileko azkan zapatuetan”. Horixe gonbidapena egin du Ondarroako Udal Euskara Zerbitzuak, Liburuen amuak ekimena martxan hastekotan dagoenean.
Apirilaren 27an elkartuko da taldea, 10:00etatik 12:00etara. Itxaso Martin Zapiainen Ni, Vera liburuaren gainean jardungo dute irakurzaleek, Joxemari Urteaga idazleak koordinatuta. Parte hartu nahi dutenek udal euskara zerbitzuan –94-683 36 68/mrey@ondarroakoudala.net– edo udal liburutegian –94-683 33 43/liburutegixe@ondarroakoudala.net–
Maiatzaren 25ean, Mohamed Chuckriren
Ogi hutsa liburuaren bueltan batzekoa aukera egongo da, eta ekainaren 22an, Miren Agur Meaberen
Kristalezko begi bat izango da berbagaia.