
Tximista atletismo taldea ez da esku utzik etorri Antequeran (Espainia) jokatu den
Divirtiendose con el atletismo lehiaketatik.
Txiki eta kadete mailako neska-mutikoek laugarren postua eskuratu dute, aurretik egindako puntuazioa hobetuz.
Kadeteen mailan, Olatz Martiartu altuera jauziko txapelduna izan da, eta bosgarren egin du hesietan, seriea irabazita. Txikietan, Ruth Barainka laugarrena izan da 50 metro leunetan; Irene Santamaria bosgarrena. Maitek, Ruthek, Arok eta Irenek bigarren egin dute 4×50 errebeloan.
Basaurin be emaitza onak
Bestalde,
Basaurin egon dira asteburuan taldeko nagusiak:
gazte eta junior mailako neskek eta mutilek 20 azpiko kluben arteko txapelketa eduki dute jokoan. Neskek garaipena eskuratu dute, denbora onak eginda eskuratu be. Iziar Lejarzegik salto hirukoitzean bigarren egin du, Ainara Plazak 100 metro leunetan bigarren, Irati Agirregomezkortak xabalina jaurtiketa irabazi du; Izaro Telleriak 1.500 metro oztopoetan lehen egin du, eta Naia Ibarzabalek 1 kilometro martxan bigarren eta 4×100 erreleboan lehen postua egin du. Mutilek bi probatan baino ez zuten parte hartu: Josu Egiguren bigarrena izan da pisuan, eta Paul Lauzirikak bigarrena altuera jauzian.