Ander Garcia Badiola lekeitiarrak irabazi du Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaidatz saria
Euskarazko beharren artean lehenengo saria lortu du Garciak. Kontakizuna argitaratu egingo du aldundiak, eta horretaz gain, 1.500 euro jasoko ditu lekeitiarrak.
Gaur egingo da sari banaketa Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian egingo den ekitaldian.
Bizkaidatz sariketan literatur kontakizunen hasiera bat proposatzen da. Euskarazkoan, Goizalde Landabasok hasitako Memoriaren mutazioa istorioa jarraitu behar izan dute.
Euskaraz 16 behar aurkeztu dira, eta horien artean Ander Garcia Badiolarena gailendu da.