Ekhiñe Egiguren: «Nire lan bat ilustratuko dela jakiteak ilusioa handia egiten dit»
Arkitektoa da lanbidez Ekhiñe Egiguren (Donostia, 1978) eta hirigintza alorrean egiten du beharra. Berak lortu du Peru Abarka lehiaketako idazleen saria. Literatur zaletasun handia dauka donostiarrak, eta irakurtzea nahiz idaztea, biak, oso lotuta bizi dituela dio. Hainbat literatur lehiaketetan parte hartu du, eta sari ugari jaso du. Tartean, Lasarte-Oriako XXVI. Poesia Saria eta Pasaia Hiria XVI. Poesia Saria (2012) irabazi ditu.Azken hori irabazteagatik kaleratu du bere lehenengo poema bilduma: Hirigrafiak eta Paisaiagramak. Horretaz gain, hainbat aldizkaritan kolabotazioak be egiten ditu Egigurenek.
Zelan jaso duzu Peru Abarka saria?
Harrituta. Ezustea hartu dut esan didatenean, eta poz handia.
Zergatik aurkeztu zinen?
Lehiaketa berezia zela iruditu zitzaidan, betiko gauzez gain epaimahaiak kontuan hartu beharko zuela gero ilustratzailearen lana etorriko zela. Lehiaketa ezberdina da.
Lehenengo aldia izan da aurkeztu zarena?
Bai, lehenengoz aurkeztu naiz aurten.
Zelakoa da idatzi duzun istorioa?
Ipuina Mingoran dago kokatuta Pakistango hiri batean. Ejerzitoa eta talibanen arteko lehiaren erdian, bi ahizparen istorioa kontatzen da: Aisharen eta Saimaren istorioa. Aishari marraztea gustatzen zaio, eta Saimari idaztea. Saimak egunerokoa idazten du, eta bertan egunero egunero gertatzen dena idatziko du.
Album ilustratuaren formatuak erakarri al zaitu?
Bai. Ilusio handia egiten zidan ilustratzaile batek nire lan bat ilustratu eta ondoren argitaratuko dela jakiteak, motibazio handia ematen zidan. Gauza berria da hori niretzat, eta ilusio handia egiten dit.
Baldintzatu al du ipuina ondoren ilustratuko dela jakiteak?
Istorioa ahalik eta irudi gehienekin kontatzen saiatu naiz. Banekien koloreak eta irudiak garrantzia berezia edukiko zutela geroko argitalpenean, osotasunean ikusterakoan. Motibazio handia ematen zidan horrek, poz handi