
Argazkian saritu guztiak agertzen ez badira be, «ahal izan zutenak» egon zirela esan dute elkarteko arduradunek. Bezeroen artean 20 euroko, 30 euroko eta 50 euroko erosketa txartelak banatu ditu elkarteak. Danetara, 2.000 euro baino gehiago. Kanpainaren bitartez, herriko dendei eta tabernei ez eze, herriari berari bultzada emon nahi izan dio elkarteak, jendeari herriaz gozatzeko gonbitea eginaz. Sariei dagokienez, sarituek udaberriko jeneroa erosteko erabili beharko dituzte txartelak herriko dendetan.