Ainhoa Galdos aulestiarrak irabazi du Leatarren eguneko logo-lema lehiaketa

Guztira zortzi lan aurkeztu dira Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak antolatutako lehiaketan parte hartu dutenak.  Galdosek bostharizko soka bategaz egindako korapilo bat aurkeztu du logo moduan. Lema ostera, ondokoa izan da: Ekin eta ekin, leatarrak alkarrekin!.
LEATARREN EGUNA 2013 - LOGOA
Lehiaketa irabazita, Galdosek 450 euro jasoko ditu eta bere irudia leatarren eguneko kamisetetan eta bestelako materialetan agertuko da