Ur-txorroten parkeko kioskoa kudeatzeko deia egin du Markina-Xemeingo Udalak

Kiroldegi ondoan dagoen ur-txorroten parkeko freskagarri eta gozokien kioskoa kudeatzeko aukera eskainiko du aurten be Markina-Xemeingo Udalak. Kudeaketarako eskariak aurkezteko epea zabalik dago jadanik. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 3a orduko emon beharko dute izena udaletxean bertan. txorrota