Artibai Egoitzan opararioen lan- poltsa sortzeko deialdia egin du Udalak
Artibai egoitzan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du Ondarroako Udalak.
Lan-poltsa honetan parte hartzeko nahitaezkoa da erizain laguntzailea, Klinika laguntzailea, geriatria laguntzailea edota arreta sozio-sanitarioko titulua edukitzea edota eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.
Horrez gain, eskaria egiten duenak, beteko duen lanerako ahozko eta idatzizko euskara maila nahikoa izan beharko du. Hori ziurtatzeko 2. hizkunta eskakizunaren pareko maila eskatuko dute. Egiaztaririk ez duenak euskara maila neurtzeko proba egin beharko du.
Baldintza hauez gain, espainiar nazionalitatea, 16 urte beteta izatea eta disziplina-espendiente bidez bereizita ez egotea eskatutako zaio izena eman nahi duenari.
Eskariak Udaleko Erregistro Orokorrea aurkeztuko dira, 9:00etatik 14:00etara astelehenetik barikura. Eskariak aurkezteko hamar eguneko epea egongo da eskariak aurkezteko oinarri-arau hauek Udaleko Iragarki-taulan eta www.ondarroa.eu webgunean argitaratu eta biharamunetik auerra.
Informazio osagarria Ondarroako Udaleko iragarki taulan eta web gunean aurki daiteke.