Elkartasun martxa egin dute, Ondarroatik Puertora
Ondarroatik asteburu honetan, 20 lagun inguru abiatu dira Puerto de Santa Mariako kartzelara. Bertan, Isidro Garalde Mamarru herriko presoa dago eta hari babesa emateko helburuarekin gerturatu dira herritarrak. Garaldek 2010eko otsailean aske behar zuen baina 197/2006 doktrina aplikatu diote eta horregatik oraindik kartzelan jarraitzen du.