Atzo egin zen iraupen luzeko XXIV. Ondarroa-Ondarroa ibilaldia, Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta. Aurtengoa, hogeita laugarren edizioa izan da.
Eguraldi ona lagun, 22 mendizale abiatu ziren Ondarrutik, 18 gizonezko eta 4 emakumezko, eta ia denek lortu zuten amaitzea.
Antolatzaileek adierazi dutenez, «partehartzaileen prestakuntza ona» nabarmentzekoa izan da. Ondarroa-Ondarroa ibilaldia luzea eta gogorra da, seinalizazio eta hornidura barik egiten dena. Halan eta be, ia mendizale guztiek «primeran» amaitu zuten ibilaldia, 14 ordu azpitik.