Sarats dantza taldeak jaitsi du Kaxero Gaupasero musika eskolako Tarine txarangak lagunduta. Egitarauko ekintza jendetsuenak paella txapelketa eta play back txapelketa izan diraBerriatuako San Gregorioetan.
Herriko jaiak indartsu hasteko txupinaren ostean rock kontzertua izan da herriko plazan. Enkore eta EH Sukarraren kontzertuakBerriatuako plaza bete zuen. Kontzertuan bukatutakoan DJ Oihan Vegak jarri zuen musika Berriatuan.
Zapatuan berriz, kuadrilen arteko jolasak egin dituzte. Gauean aldiz, play back txapelketa izan zen protagonista. Sei taldek parte hartu zuten baina adin ezberdinetako herritarrek parte hartu zuten txapelketan.
Asteburuari bukaera emateko, eguraldi bikainarekin mahai inguruan batu ziren berriatuarrak. Kuadrila ezberdinetako 600 lagun baino gehiagok parte hartu zuten domekako paella txapelketan. Bazkariko giroa alaitzeko Naiara eta Eneritz trikitalariek erromeria dantzaldia izan zen.
Eguenean ekingo diote berriz ere jaien ospakizunari. Eguna hasteko 12:00etan meza izango da eta ostean dantza erakustaldia.