Energia subiranotasuna eztabaidagai Lekeition
Energia Subiranotasunaren inguruko hitzaldia antolatu du Lekitto Bixirikek zapatu honetan. Barandiaran aretora 18:00etan gerturatutakoak Goiener sortu berria den energia berriztagarrien kooperatibaren proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
Zapatuko batzarrean, Goiener proiektua ezagutzeaz aparte, gerturatzen den guztiak energia kontsumo eredu berri batera bidean bakoitzak egin dezakeenaren inguruan arituko dira.
Horrez gain, lekeitiar batzuk esku artean daukaten biomasaren proiektua ezagutzeko aukera egongo da Lekitto Bixirikek antolatutako hitzaldian.
Lekitto Bixirikek garrantzia berezia ematen dio energiaren gaiari. Beraien esanetan, energia sorrera eta kontsumoaren inguruan daukagun denpendentzia erabatekoa da eta askotan ez dugu beste eredu batzuekin funtzionatu dezakegunik uste.