Lea-Artibaiko emakume taldeek bilera deitu dute
Eskualdeko ginekologia zerbitzean izango diren murrizketen aurrean emakumeak antolatzeko batzarra deitu dute eskualdeko emakume taldeetako kideek. Aurrera begira egin beharrekoaren inguruan berba egingo dute eguenean 19:00etan Ondarroako Etxe Lilara gerturatutakoek.
Orain arte instituzioei emandako informazioa eta anbulategian zuzenean jasotakoa oso nahasia izan dela adierazi du Potxuak Martxan emakume taldeak. Gerta daitezkeen murrizketen aurrean antolatu beharra aipatu dute eta horretarako eguenean batzarrera joateko deia egin dute.