Markina-Xemeingo hainbat herritar eta taldek egitarau zabala prestatu dute zapaturako Okela Eguna ospatzeko.
Helburua, nekazaritza kalera hurreratu eta herritarrak eta nekazariak alkar topatzeko plaza bat sortzea da.
Antoltzaileak
Markina-Xemeingo nekazariak, tabernariak, trikitixa eskola, Xemein Astialdi Taldea, Ekozain, Bertso Eskola, Sortu, Zesta Eskola Uhagon elkartea eta Udala dira.
Okela Eguna zapatuan bada be, bihar hasiko dira ekimenak Markina-Xemeinen. Izan be, Uhagon kulturgunean berbaldia eskainiko du Paul Nicholson EHNE-ko kideak. Bestetik, zapatuan jarraituko du egitarauak. Egun osoan burutuko dira ekimenak. Goizean bildotsak erreko dituzte Plazabarripean, eta horiek dastatzeko aukera egongo da bertan.
Arratsaldean be egitarauak jarraituko du zesta partidu eta umeentzako tailerrekin, eta iluntzean amaituko da egitaraua Kupela taldearen erromeriagaz.
EGITARAUA
Bihar, eguaztena:
19:00etan. Berbaldia Uhagonen: Elikadura burujabea eta nekazaritza. Hizlaria: Paul Nicholson EHNEko Bizkaiko kidea.
Maiatzak 11, zapatua
10:00etatik aurrera. Nekazarien azoka Plazabarripean, trikitilari eta bertsolariekin.
12:00etan. Ardi ile-mozte erakusketa Plazabarripean.
12:30ean. Bildots pintxoen dastaketa Plazabarripean.
17:00etan. Zesta partiduak Uni frontoian: Goitia-Leke/Txirtu-Zabala eta Arbe-Felix/Meabe-Mugartegi.
17:00etan. Umeentzako tailerrak Plazabarripean.
19:30ean. Kupela taldeagaz, erromeria Kontzekupean.