Lekittoko Rock Elkarteak Kontzijoperock antolatu du aurten be. Zapatuan izango da, 22:30etik aurrera, Kontziopean.
Hiru talde ariko dira taula gainean: Zero, Nukore eta Mitosia. Zero eta Mitosia Lekeitioko taldeak dira; Nukore, ostera, Gasteizkoak.
Zero talde gazteak lehenengo kontzertua eskainiko du zapatuan. Mitosiakoak, ostera, aspaldian jo barik egon ostean igoko dira taula gainera.
Kontzijoperock-eko sarrerak hiru euro balioko du, eta sarreragaz batera edari bat hartzeko aukera egongo da.