

http://www.youtube.com/watch?v=jybcTeHeyUY Urtza Alkortak barikuan 12:30ean herri harresia osatzeko deia egin du sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Orain dela ordu erdi Ertzaintza Alkortaren etxera joan da berriro epailearen aginduagaz. Etxean sartu dira, baina ez du etxean aurkitu. Horren aurretik atzo gauean be, Alkorta atxilotzeko beste saiakera bat egin zuen Ertzaintzak, baina ez zuten bertan topatu.
