Egoerak txarra izaten jarraitzen duela eta, manifestaziorako deia egin dute langileek. Markina-Xemeinen izango da manifestazioa, zapatuan, arkuen aurretik hasita, 12:30ean.
Goizean agerraldia egin zuten langileek eta LAB sindikatuko ordezkariek Etxebarrian. Bertan, euren egoera azaltzeaz aparte, zabaldu dituzten ateak zeintzuk diren azaldu dute.
Langileek hainbat pauso emon dituzte irtenbideak topatzeko. Hasteko, astelehenean Eusko Jaurlaritzan egon ziren bitartekari eskaria eginda zeukaten eta. Proposamena eduki zuten nomina bat ordaintzearen truke greba lagatzeko, baina ez zuten onartu, oraindik hiru nomina eta erdi ordaintzeko egongo zirelako.
Etxebarriko Udalagaz be batzarrak egin dituzte, eta datorren astean egingo dute ezohiko osoko bilkura. Markina-Xemeingo Udalean be sartuta dago mozioa.
Bestetik, lan ikuskaritzan salaketa sartu dute. Izan be, TMA greban egonda Trenekakoak instalazinoietan beharrera sartu direla azaldu dute langileek, eta hori «ezinezkoa» dela, instalazioak ezin direlako erabili «beste behar batzuetarako».
Azkenik CAF-egaz batzartu dira, euren erosle handienagaz, eta barikuan edukiko dute bilera