Aurtengo Zapato Azule ekainaren 29an izango dela jakinarazi du Radixu irratiak. Aurtengo berezitasuna pasadan urtean Esne beltza taldeak grabatutako abestiarekin bideokliparen grabatuketa izango da.
Grabaketan parte hartu nahi duenak maiatzaren 25ean 13:00etan, Ondarroako Zubi Zaharra, moila eta kofradiaren ingurura gerturatu beharko du. Mahoizko edo arropa urdinekin joateko deia egin dute antolatzaileek.
Urtero bezala, Euskal Herriko kamiseta azoka eta mendi eta bizikleta martxak antolatu dituzte Zapato Azulerako. Dinamartxaren harira, Radixu irratiak deialdi berezia egin du, furgoneta eta gidarien premia daukatelako. Izan be, furgoneta eta gidari barik martxa ezin izango da egin.
Dinamartxa bizikleta martxa ekainaren 29an 8:30ak inguruan Tolosatik aterako da. Aurrera mendi taldeak antolatutako mendi martxa aldiz, ekainaren 28an gauerdian abiatuko da autobusez Tolosara, Ondarroara hurrengo eguneko 14:00ak inguruan ailegatzeko.
Web orrialde berria
Zapato Azuleko gora behera guztien berri jasotzeko web orrialde propioa estreinatu berri dute, www.zapatoazule.info. Bertan, aurreko edizioetako argazkiak, Esne Beltzaren abestia deskargatzeko aukera, historia, omenduak, bitxikeriak, auiminyulinblu… ikus daitezke.
Egitaraua zehatz mehatz ezagutzeko jaia baino hamar egun lehenagora arte itxaron beharko dugu. Antolatzaileek aurreratu dutenez, egitaraua asko ezaguna bada be, beti egoten da berritasunen bat.
Zapato azulean Radixu Irratiaren esatarien lana izango da. Berezitasun moduan, aurten, kaleko elkarrizketak zuzenean emitituko dira.
Jaiaren bezperan, Juan Bidegain zinegile ondarrutarrak Kresaletan bere azken dokumentala aurkeztuko du. Bidegainek bere agurra zapato azulean egin gura izan du.
Iazko Zapato Azuleko bideoa:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.