Lea Artibaiko VI. Erakusleiho Lehiaketan parte hartu duten saltokien artean, onenak saritu ditu Lea Artibai Garapen Agentziak. Guztira, 31 parte hartzaile izan dira aurten; 12 Lekeitiokoak, 6 Markina-Xemeingoak eta 13 Ondarroakoak. Horien

artean, baina, batzuek soilik jaso dute saria (argazkian, lau irabazleak): hain justu, lehenengoa saria (600 euro) Ondarroako Lorak Esther saltokiak eskuratu du; bigarrena (400 euro) Lekeitioko Irigoien Optikak; Sormen saria (300 euro), ostera, Ondarroako Maite Elosua ileapaindegiak, eta produktua merkaturatzeko, egokitasuna eta aurkezpenaren saria (300 euro) Lekeitioko Otoio Kirolak saltokiak.