Aterpetxeak udabarritik udazkenera erromes mordoa hartzen ditu herrian. Zabalik dagoen artean, Donejakue Bide Lagunen Elkarteak kudeatzen du.
Kostaldeko gainerako aterpetxeak legez, Markina-Xemeingoa be txikia da, baina gehienetan nahikoa izaten da Donejakue bidea egiten dauden erromesak hartzeko. Halan eta be, gero eta gehiago dira Santiagora joateko iparraldeko bidea aukeratzen dutenak, eta ondorioz, gero eta erromes gehiago pasatzen dira Markina-Xemeindik.
2007ko udabarrian inaguratu zen Markina-Xemeingo Karmengo komentuan erromesen aterpetxea.
Kostaldeko edo Iparraldeko Donejakue Bideko aterpetxeen sarean sartuta dago eta Donejakue Bide Lagunen Elkarteak kudeatzen du.