10:00etan Maisuen Etxeen aurrean alkartuko dira
zapatuan okupatutako etxebizitzak
garbitu eta konponketak egiteko.
Orain dela hile batzuk Herri Asanbladak deituta Maisuen Etxeetako hiru etxebizitza okupatu ziren. Orain gitxi arte bakarrean bizi izan da jendea, baina orain beste etxe bietan be jendea sartu da, Herri Asanbladan adostu ziren irizpideei jarraituta. Etxe biak garbitu eta konponketak egingo dira zapatuan.
Herri Asanbladako kideek laguntza eskatu dute, eta bereziki,
iturgintza eta elektrizitatea kontrolatzen dituen jendea behar dela azaldu dute.
Bestetik, lortutako gauzekin etxeak “nahikoa konpleto” daudela adierazi dute, baina oraindino
gauzak falta direla: koltxoi txiki bi, armario bat, mahai bat… horiez gain bakoitzak zer daukan abisatzeko esan dute.
“
Mundu guztia dago gonbidatuta, eta gainera, ahalegina eskatzen dugu gu heltzen ez garen beste jende bati be etortzea eskatzeko”, adierazi dute Herri Asanbladako kideek.