Talleres Mecanicos Arakistaineko langileek
manifestaziorako deia egin dute zapaturako,
Markina-Xemeinen, jasaten ari diren egoera salatzeko.
12:30ean izango da,
Arkuetatik hasita.
Horren aurrean,
EHBildu koalizioak babesa adierazi nahi izan die TMAko langileei, eta ondorioz, biharko manifestaziorako deia egin du.
EHBilduko kideek adierazi dutenez, egoera honetara heltzea eredu baten ondorioa da. «Gaur egungo eredu honek krisi egoeran murgildu gaitu, eta TMAko langileena horren ondorio garbia da», azaldu dute. Guzti horren aurrean, EHBilduk manifestazioari atxikimendua emon eta bertara joateko deia zabaldu du. «Egoerari buelta emon nahi badiogu beharrezkoak izango dira mobilizazioak», adierazi dute EHBilduko kideek.
Beste alde batetik,
erakundeetatik be TMAko langileei babesa emongo dietela adierazi dute EHBilduko kideek.
«Etxebarriko eta Markina-Xemeingo udaletan sartu diren mozioen aurrean ahal den guztia egingo dugu langileei babesa emon eta arazoari konponbidea bilatzeko», adierazi dute.
Elkartasuna emoteaz gain, TMAko arduradunekin bitartekari beharrak egiteko prest agertu dira EHBildukoak. «Egoerari buelta emoteko langileen eskubideak defendatuko ditugu», gaineratu dute.