Hileko bigarren zapatuan egin ohi den bezela, azoka txikia egongo da zapatuan Beheko Plazan. 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Maiatzeko azokak berezitasun bi edukiko ditu: Alde batetik, landaketa tailerra egongo da umeentzat. 12:00ak aldera hasiko da.
Iaz be egin zen landaketa tailerra eta arrakasta handia eduki zuen. Aurten, letxugak landatuko dituzte, letxugak landatzeko sasoirik onena orain delako.
Bestetik, herriko baserritarren saltokiekin batera, herriko bi emakume ekintzailek sortutako enpresako produktuak ere egongo dira salgai.
Azoka txikiaren filosofiari jarraituz, bertoko eta sasoiko produktuak edukiko dituzte eskura herritarrek.
Antolatzaileek sasoiko produktuak jatearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.