
Lehen mailako finalean, Kasper-Pitxon Amorotoko bikotea Beñe-Jonik osatutako bikote aulestiarraren kontra lehiatuko dira. Lehenengo mailako finaleko partidua, 17:00etan izango da herriko frontoian.
Bigarren mailako finala aldiz, 18:00etan jokatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Bigarren partiduan, Jonpu-Amis eta Josu-Gurutz lehiatuko dira parez pare. Azken bi bikote hauek, Amorotokoak dira..
Partiduen ostean, txapelketan parte hartu duten partehartzaile guztiak elkartu eta afari merienda egingo dute Amorotoko herriko tabernan.