Atzo arratsaldean egin zuen aurkezpena Lekeitioko Eskola Publikoan.
35 kontakizunek osatzen dute
Urak dakarrena liburua, eta kontakizunez kontakizun, euskal kostaldeko emakumeen memoria berreskuratzen du Toti Martinez de Lezeak. Baionatik hasi eta Muskizeraino, ostalarien, esklaboen, kontrabandisten, enpresarien, sendagileen edo batelarien istoriak kontatzen dira.
Lekeitioko kondairan luzatu ziren gehien atzoko aurkezpenean, jendeak interes berezia erakutsi eta gogotsu parte hartu zuen eta.
Han egon zirenak “liruratuta eta gehiago entzuteko gogoagaz” geratu zirela azaldu dute.
Aurretik ikasleekin egin zuten beste saio bat, eta gaztetxoen galderak erantzuten egon zen Toti Martinez de Lezea.