Zazpigarrenez, enpresa proiektu lehiaketa jarri du martxan Lea-Artibaik
Lea-Artibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak Lea-Artibaiko VII. enpresa proiektu lehiaketa abiarazi dute, 2012. urteaz geroztik Lea-Artibain enpresa barri bat martxan jarrita dutenentzat edota 2013an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileentzat.
Ekimen horren bidez, ekintzailetasun kultura bultzatzea, Lea-Artibai eskualdean lana eta aberastasuna sortzea, ekintzailearen irudia azterketa egitea eta enpresa proiektu onenak saritzea dute helburu.
Parte hartzerako unean, modalitate bi bereiziko dira; lehenengo modalitatean, oinarri teknologiko/berritzailea duten enpresa industrial eta zerbitzuetakoek parte hartuko dute, eta, bigarrenean, merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresetakoek.
Lehiaketan parte hartzen duenak maiatzaren 24ra arte izango du bere proiektua aurkezteko azken eguna. Jasotako proiektuen artean onenak sarituko dituzte. Modalitate bakoitzeko irabazleak haztegian kokatzeko erreztazunak izango ditu, eta, gainera, enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan, aholkularitza eta laguntza jasoko du. Halaber, lehenengo modalitatekoak enpresa proiektua martxan jartzeko eta garatzeko 3.000 euro jasoko ditu, eta bigarrenekoak, 2.000 euro.
Informazio gehiago gura duenak www.leartibai.com edota www.azarofundazioa.com webguneetan eskuratu ahalko du.