Esne Beltzako Xabi Solano, Ines Osinaga (Gosee), tela eta trapezio saioak, DZ DJa… Aske Guneko hirugarren egunak gora behera asko eduki ditu, baina denaren gainetik, herritarren arteko alkartasuna izan da nagusi.
Eguna lasai eta patxadaz hasi da. Baina Aske Guneak aurreko egunetan iragarri modura, igande eta asteleheneko gauak “arriskutsuak” zirela esaten hasi dira bozgorailuak, behin eta barriro. Atzatik prentsa agerraldia egiteko deialdia zabaldu da.
Prentsa agerraldian 200 bat herritar batu dira eta ondoren elkarretaratzea egin dute. Behin eguneko ekimen nagusia egin eta gero, Aske Guneak aurrera jarraitu du.
Atzo Antxoa Egunean soberan geratutako antxoak izan dira menua. Aske Guneak “biziki” eskertu die Antxoa Eguneko antolatzaileei antxoa soberakinak Gunera eraman izana.
Baina bazkalostean alarma gorria piztu da. Ertzantzaren furgonak Iurretatik atera direla esanez, Aske Gunera gerturatzeko dei egin dute bozgorailuek. Hitzako kazetariak ikusi ahal izan duenez, alarma piztu den momentuan Aske Gunea nahiko hutsik zegoen baina sirena hotsagaz eta Aske Guneak egin duen dei zabalagaz, herritar asko agertu dira Gunera.
Tentsioa erabatekoa izan da. Zain, eta zain, eta zain. Azkenean, alarma faltsua izan da.
Lasai, baina egunak aurrea jarraitzen duela pentsatuz, herritarrak barriro ekin diote ekimenak antolatzeari eta Gunearen funtzionamendu egokia bermatzen.
Oihal eta trapezio saioa, Plaiko Zubia globoz bete eta musikarien txanda izan da ostean. Alarmak utzitako zapore gazi-gozoa kendu nahian, Ines Osinagak beti-betiko euskal abestiak abestu ditu eta Aske Gunean erromeria giroa zabaldu du. Atzetik Xabi Solanok hartu du mikroa. Eta DZ DJak gero.
Orokorrean, gora behera askogaz, eguna lasai eta herritarren alkartasunpean amaitu da.
Aske Guneak hirugarren eguna egin du, eta laugarrena hasi.
ONDARROAKO ASKE GUNEA, 3. EGUNA [nggallery id=39]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.