Ekingune elkartearen aurkezpena egingo dute maiatzaren 22an
Ekingune ekintzaileen elkartea aurkeztuko dute maiatzaren 22an Mutrikun. Elkarte honen helburua, ekintzaileen arteko sarea osatzea da modu horretan, ekintzaile denak elkartuta aurrera egin ahal izateko.
Debabarrenan sortu berria den elkarteak, eskualdeko ekintzaileen familia handi bat osatu nahi du. «Elkarlanerako sarea egin nahi dugu, eta indarrak elkartuta aritu» adierazi dute. Azken batean, elkarte honen egiteko nagusiak ekintzaileen arteko elkarlana bultzatzea eta ekintzaileen sustapena dira.
Aurkezpena, maiatzaren 22an izango da 19:00etan Mutrikuko Zabiel etxean.