Bertan lehiatuko dira Busturialdeko, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko arraunlariak.
Zapatuan txapelketarako puntuagarriak diren ligako jardunaldiak jokatuko dira, eta domekan, txapelketak eurak.
Mutrikun Gipuzkoako trainerilla ligako 9. jardunaldia jokatuko da zapatuan, 16:30ean.
Domekan, ostera, Gipuzkoako txapelketa jokatuko da, 11:00etan.
Ondarroan, ostera, ligako 8. estropada jokatuko da zapatuan, eta hori be, Bizkaiko txapelketarako sailkatzeko puntuagarria izango da.
Domekan Bizkaiko trainerilla txapelketa jokatuko da.