Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkortaren bila, eta 10:00ak inguruan atxilotu du. Plaiko zubian zeudenak bortizki atera ditu poliziak, modu baketsuan eserita zeudenen oihuen artean. Polizia operazioa amaitzean prentsaurrekoa eman dute Ondarroan, eta herritarrak zoriondu ditu Aske Guneak, “bakearen eta konponbidearen aldeko zubilana” egiteagatik. Alkorta atxilo eramateak «korapilo mingarria» sorrarazi duela esan dute, “Euskal Herriaren konponbidearen aldeko langile fina delako”. Alkortarena, beraz, “kartzelatze politikoa” dela esan dute prentsaurrekoan, “torturatzearen espetxeratzea”, hain zuzen; eta “Estatuak min ematen besterik ez dakiela” salatu dute. Edozelan be, zorion mezua luzatu diote Ondarroako herriari eta, orokorrean, euskal gizarteari, ostiraletik gaur arte Zumardira gerturatu diren milaka lagunei. «Urtza bera buru izanik, jakin dugu amorrua eta ezinegona indar eraikitzaile bihurtzen, elkartasuna gorpuzten, egunean 24 orduz. Eta horregatik pozik gaude», esan dute. Era berean, herri harresiaren lekukoa orain Ondarroatik Euskal Herrira doala esan dute prentsaurrekoan. Ganera, aurrerantzean #freeurtza hashtag-a erabiltzeko eskatu dute.
Goizeko seirak inguruan entzun da turruna, eta zazpiak aldera ailegatu dira 30 furgonetatik gora, eta Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Ertzaintzaren itsasontzi bat ere bertan izan da.
Tentsio uneak izan dira nagusi. Ertzaintza zubira igo da, jende artean lekua eginez. Bitartean, Alameda jendez beteta dago. Maribi Ugarteburu eta Unai Urruzuno ertzainei lasaitzeko eskatzen aritu dira. Hurrengo bideoak erakusten du jendea zubitik nola atera duten.
Izan be, jarrera oldarkorra erakutsi dute poliziek; zenbait lagun atzeman dituztela esan dute bertan izan direnek, eta Alkortaz gain, beste hiru lagun atxilotu dituztela esan du Aske Guneak, eta atxilotuak zazpi direla dio Tturrune webguneak. Ertzaintzak atxilotu bat dagoela baieztatu du, eta atxilotu hori polizien furgoira sartu dute, odoletan.
Ertzaintza zubi erdira heldu denean atxilotu du Urtza Alkorta ondarrutarra. Baina hara heltzeko erabili duen biolentzia salaatu dute bertan zirenek. Plaiko zubian eserita, lasaitasuna eskatzen zuten herritarrek, polizien kolpeen artean. Banan-banan atera dituzte zubitik, “Urtza, gu denok eroan arte ez zaituzte eroango”, “Urtza maite zaitugu”, “Nosotros por amor, vosotros por dinero”, “Zuena da biolentzia” , “Eutsi gogor, ez askatu” , “Irabazten ga”, “zuek hil zenuten Iñigo Cabacas” edo “Horrela hil zenuten Iñigo Cabacas” bezalako oihuen artean.
Milaka lagun batu dira gaur goizean ondarroako Alamedan, tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Maribi Ugarteburu, Laura Mintegi eta Unai Urruzuno. “Euskal jendartearen eskariari kasurik egin ez, eta Espainiari men eginez polizia bidali du EAJk”, esan du Ugarteburuk Info7 irratian eginiko elkarrizketa batean. “Jendearen erantzuna bikainetik gora” izan dela esan du Ugarteburuk.
http://www.ustream.tv/channel/leaartibaietamutriku
Atzoko ekimena eta gero, Aske Gunea eta oro har, Ondarroa, inoiz baino indartsuago daudela dirudi. Seigarren eguna betetzeko bidean, Ondarroako Alameda jendez gainezka dago. Asko izan dira gaua igarotzeko asmoarekin gerturatutakoak. Euren eguneko egitekoak egin eta gero, leku ezberdinetatik, modu ezberdinetan, Ondarroara etorri dira. Urtza Alkortari babesa eman eta zubi harresia eratzen laguntzera.
Sare sozialetan zabaldutako zurrumurruek Aske Guneko alarma piztu dute. Bada, antolakuntzak, Gunea alarma egoera larrian dagoela dio. “Urtza Alkorta edonoiz atxilotu ahal dute”.Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 24 orduz dago Aske Gunean eta alarma pizten denean zuzeneko konexioa egiten saiatuko da. ZUZENEKO KONEXIORA JOAN.ONDARROAKO ASKE GUNEA, 5. EGUNA [nggallery id=41]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.